Skip links

I. EDIZIOA

Aranguren

Aranguren auzoa, Zalla.

Ekintza horietako lehena 2023ko urrian hasi zen, Zallako Aranguren auzoan.

Lehen edizio honetan, aukeratutako artista Asier Pérez bilbotarra izan da. Asierrek proiektu artistiko komunitario bat garatu du udalerrian bizi diren adin guztietako pertsonen partaidetza eta lankidetza aktiboarekin.

Sorkuntza-prozesua lau lan-saiok osatu dute: bi ikertzeko eta zirriborroa egiteko, eta beste bi sorkuntza komunitarioarentzako.

Lehenengo saioan Aranguren auzoaren erronkak azaldu ziren eta garatzeko ideia posibleak planteatu ziren, egoera soziokulturala xehetasunez aztertuz sorkuntza proposamena komunitatera egokitzeko.

Hurrengo saioetan ideia horiek islatu ziren behin betiko obra sortuz.

ARTISTA

Asier Pérez González.

BILBO 1970

PROIEKTUAREN GARAPENA

Elefante bat Arangurenen.

Asier Perezen Elefante bat Arangurenen proiektua, auzoko eta Zallako bizilagunekin izandako elkarrizketa eta paseoetatik sortu da, BBKren Landa Eremu Art ekimenaren barruan.

Ibilaldiak ibaiaren eta auzoaren artean eta auzoan zehar, haien ospakizunak eta topaketa-uneak ezagutzeko eta, horrela, Arangurengo kulturaren funtsezko elementuetako batzuk zeintzuk diren aztertzeko.

Futbol-taldetik erretiratuen tabernara, auzokide askok bere garaian enplegu handia eman zuten lantegi historikoei buruz hitz egiten dute, eta auzoko memoria emozionalarekin lotzen dituzte.

Fabrika horiei buruzko elkarrizketek Kadagua ibaiak isurketen ondorioz erakusten zuen aparra eta kolore zuria dakarte gogora.

+3
Hilabeteko iraupena
20
Partehartzaile
+10
Hasierako idei
4
Lan-saio

SORKUNTZA ARTISTIKOA

Posterra eta Putxeberea.

Lan-prozesuaren barruan, neurri handiko posterraren sorkuntza eratzen da. Serigrafian egina, kolore fluoreszenteak erabiltzen ditu, El Elefante komuneko paperaren bilgarriaren diseinuan inspiratuak. Paper hau, 50eko hamarkadan Papelera Españolak fabrikatua eta egoitza Arangurenen duena, biztanleriaren historiaren parte da. Komuneko paper haren bilgarriaren elefantea ikono gisa erabiltzen da eta hainbat landmark garaikide erabiltzen dira kutsatutako ibaia nolakoa zen, garai hartako Arangurengo bizimodua nolakoa zen eta gaur egun nolakoa den gogoratzeko.

Sorkuntza prozesuaren barruan, halaber, sukaldaritzako errezeta bat asmatu da, auzokideek sortutako eta Putxebere izena jarri dioten kultura arteko espiritua duen putxera bat. Herriko saltokietan erositako produktuekin osatutako putxera, hainbat errezeta nahasten dituena eta sentsibilitate eta kultura ezberdinekin integratzailea izan nahi duena. Horrela, babarrun plater bat partekatu ahal izango dugu herri-bazkari horietan parte hartzen ez duten pertsonekin. Txerririk jaten ez dutenengana, beganoengana edo haragiak halala izan behar duen pertsonengana hurbilduz. Gaur egungo plater bat, gastronomia ezberdinez deseraikitako zatiz osatua, bakoitzak jaten duen bertsioaren arabera berregiten duena.

SORTZE- ETA PARTAIDETZA-PROZESUA

Lan-prozesuan zeharreko ibilbide bisuala.

Putxeberetik posterraren sorkuntzaraino.

ELKARLANEAN: