HURRENGO EDIZIOA (IV): SOPELA Proiektu artistiko komunitario honetan parte hartu nahi duzu? Zatoz aurkezpenera, ezagutu Olatz Gorrotxategiren proposamena eta deskubritu nola parte hartu herriaren historia eta nortasunetik abiatzen den sorkuntza eszeniko batean. Aurkezpena Azaroak 9, astelehena Ordua: 19:00 Lekua: BBK Landa Eremu Art BBK-k abian jarri duen proiektua da. Honen helburua elkarlaneko esku-hartze artistikoaren bidez, Bizkaiko landa-guneetako berrikuntza eta gizarte-eraldaketa sustatzea da. Berrikuntza-laborategien zirkuitu ibiltari honen helburua kultura garaikidea eraldaketa eta kohesio sozialerako funtsezko pieza gisa balioestea da. Urtero, Bizkaiko landa-gune desberdin bat aukeratuko da eta erronka kultural desberdin bat proposatuko da, aukeratutako testuingurura eta komunitatera egokitua. Inguruko pertsonak gonbidatuko ditugu parte hartzera. Hauek garatuko den proiektua sortuko dute hautatutako artistarekin batera. Kultura-bitartekari baten laguntza izango dute, prozesua erraztu eta esperientzia koordinatuko duena. BBK LANDA EREMU ART
Praktika artistiko garaikideetara hurbiltzeko, ikasteko eta parte hartzeko esperientzia.
BBK Landa Eremu Art Sopelara iritsi da
Sopelako Musika Eskola
Jauregizar Plaza | Lorealde 3 BBK Landa Eremu Art
Kultura garaikidea eraldaketa eta kohesio sozialerako funtsezko pieza gisa.